Jaialdia Arrasateko Gaztetxean izango da bihar, larunbata, gaueko 23:00etan. Eszenatoki gainean Criminal Remains debagoiendarrak, The Bobby ‘s oreretarrak eta The Sinners beasaindarrak izango dira.
Kartela: Arrasateko Gaztetxea. Argazkia: Criminal Remains.
2021-22 denboraldiko azken jardunaldian Errealeko Bultzada taldeko kideei jarritako isunak ordaintzeko jaialdia antolatu dute. Errealak Villarrealarekin jokatu zuen Castellonen. Bultzada Taldeko bi autobus Castelloko hirira joan ziren taldea animatzera. Partiduaren aurretik, zenbait jarraitzaile zelaiaren kanpoaldean abesten ari zirela, polizia nazionala agertu zen, eta, hainbat lekukok grabatutako bideoetan ikus daitekeen bezala, Realeko zaleen aurka egin zuten. Hainbat zale identifikatu zituzten eta 3.000 eta 6.000 euro arteko isunak jarri zizkieten, 33.000 euro guztira.
Jaialdia Arrasateko Gaztetxean izango da bihar, larunbata, gaueko 23:00etan. Eszenatoki gainean Criminal Remains debagoiendarrak, The Bobby ‘s oreretarrak eta The Sinners beasaindarrak izango dira.
