Jaiak modu berezian ospatzen ari dira aurten ere San Andresen

3
2012

Bizi dugun egoera hain zaila izan arren, auzotarrek ez diote San Andres jaiak modu batera edo bestera ospatzeari utzi nahi izan. Jai batzordeak kalean ekitaldirik ez antolatzea erabaki du, baina herritarrei leihoak eta balkoiak apaintzeko eskatu die, auzoari jai giroa emateko. Gainera hiru lehiaketa antolatu dute: Balkoi eta lehio apaiketa lehiaketa, jaien kartel lehiaketa, eta marrazki lehiaketa.

Aurten ere ez da falta Pepi Gorosabelek auzoko balkoi batetik eman duen festen pregoi motza baina sentikorra. Ondoren, auzotar ugari jaietako zapi eta sudaderarekin poteatzera animatu dira.

GORA SAN ANDRES, GORA JAI HERRIKOIAK!

ZAINDU ETA DATORREN URTEAN TRIPLE!

3 IRUZKIN

  1. Ereñori nork ordaintzen dio soldata hemen betiko komeriekin ibiltzeko? Mundu guztiak daki Ereño nor dan … kalian esangotzue aurpegira. Etzazu jarraitu bizkaiko herri duin baten izena kontaminetan mesedez.

  2. Berritik zer ez duzu ulertu? Edo ez duzu minutu bat hartu irakurtzeko ere ez? Ez dira jaiak ospatu eta jendiak neurriak errespetatu ditu. Hala ere, beti mingostuta eta neurriak zorrotz betetzen dituen norbait dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen