J’accuse!!! [Testua: Igor Letona]

2
1048

Aber zela hazten nazen ni hau kontetan eta eztoten iñor mintzen.. Bua txabala, hau bai dala lan zaile!!

Egun batzuk dala, kasualidadez, bateren batek erakutsizten bideo bat. Tipo bat bentanatik txintxilizka, eta bigarren pixutik jausi eitten zan!! A zelako ostixie!! Gero, anbulantzia etorri eta eruen ein zauien.

Lelengo eta behin, bideo hori grabau euenak, a se merittu haundixe dauken. Bai, ze grabetan euen bittartien, kantzau be ezan ein takarraran behera bajetan , adibidez koltxoi bat jarteko beien. Keba, grabetie momentue inportantiaue zan pertsonie laguntzie baino. Eta behin grabaute euela, ba zer ederraue bideue partekatzie baino!!! Triunfando!!

Pertsona horrek bideue partekatu eta ezer gutxira, katxondeo padre!! Bota dittuzuen komentarixuek edota entzun dittuzuenak, a se katxondeo!!

Batetik, amantie zala eta narrue joten ebitziela, gizona etxera allegau zala eta bestiek pista ein euela. Eta hortik kaidiena!!

Bestettik, tontue izen zala ate nagusittik ez urtetearren, edota zeaittik kristo urten euen bentanatik. Eta bittartien mondrau erdi barrezka, kasik osue ez esatearren.

Eta bueno, entre ke nik bajakixat zein dan eta nik bajakixak zelakue dan, (iguel eztakitzuena dok/n zenbat adar jarri dutzuen zuen ingurukuek) ba horixe, jijiji ta jajaja.

Hamabost urteko mutiko bat, eta neska bat, enkariñaute, etxien gurasuek eztazela eta aprobetxau deigun, Eta jolasien ebitziela, gurasuek allegau. Eta ondorengo ostixie danok ikusi juau/jonau.

Zazpi metrotatik jausittako 15 urteko mutikue, iguel silla ruedazien bizi osorako geratuko dana. Espero ezetz, Horrei bixoi maittasunek karu urten jutzene/jutziek.

Ni beti puntuek irabazten, baine bueno, aber zela esaten doten hau…Mondraueko gizartie, kasu honetan, erreferentzia baldin bada, orduen gaixo dau mondraue. Ikusittako jarrerengaittik, enpatia eta elkartasune transmitiru biher badou, orduen gaixo jarraiketan egoten dau mondrauek. Eta erreferentzia garenok, guraso, pertsona arduratsu, kooperatibista, ezkertiar, injustiziak maite ez dittugunok y demas animalias, agian, arrasatearrak baldin bagara, praktikan jarri deigun horren ondo saltzen dakiuna ahoz. Jode, eta bestela samurre da, juen zuen faltsukerixakin bizittera beste leku batera, mondraue sanue, garbixe gurou eta.

Ta horixe, ze gehixau esango juat/jonat ba, saltzen ez dounik!

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen