‘Donosti’ argazkiak irabazi du Euskal Herria Zure Begietatik lehiaketa

0
443

Javier Arcenillasen irudi honek lortu du lehen postua. Bigarren Fernando Anzaren ‘Sagar Dantza’ izan da, eta hirugarren Jose Lopez Azurmendiren ‘Islada’. Lehiaketa solidario hau Artgazkik antolatu du, eta argazki onenak erosgai jarriko ditu.

Aurtengo epaimahaia ondorengo lau kideek osatu dute: Sandra Melero, Iñaki Rubio Nieto, Robinson Castañeda eta Patxi Martin.

Artgazkik adierazi du sarituak zehazteko “epamahaiak ez duela batere erraz izan”, baina azkenean ondokoak izendatu ditu sarituak:

Lehen saria: ‘Donosti’ Javier Arcenillas-ena [goiko argazkia]

Bigarren saria: ‘Sagar dantza’ Fernando Anzarena:

Hirugarren saria. ‘Isladak’ Juan Jose Lopez Azurmendirena:

Artgazki elkarteak ondoko mezua helarazi die parte-hartzaile guztiei: “Zorionak sarituei eta eskerrik asko beste guztiei parte hartzeagatik”.

Argazki sorta honetako lehen 30 argazkiak “inprimatuko dira eta salgai jarriko dira Aeryoh Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados elkartea laguntzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen