Izotz txirrista ireki dute Biteri plazan

Izotz pistaren ordez jarri du Udalak. Instalazioak 5 metroko altuera eta zabalera ditu, baita 15 metroko luzera ere.

0
672

Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko abenduak 26, osteguna. 

Azken urtetako izotz pistaren ordez, izotz txirrista jarri du Udalak Biteri plazan. Instalazioak 5 metroko altuera eta zabalera eta 15 metroko luzera  du. Izotz txirrista atzo ireki zen eta urtarrilaren 6ra arte zabalik izango da. Sarrerak herriko saltokietan edota txirristaren ondoan egongo den etxolan eskuratu ahal dira euro baten truke. 

Ordutegia: 

Abenduaren 25etik 30era, eta urtarrilaren 5an eta 6an: 11:00-13:45 eta 17:00-21:00.

Abenduaren 31n: 11:00-13:45 eta 17:00-20:00.

Urtarrilaren 1etik 4ra: 17:00-21:00.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen