Izortz Llodiok txapeldunordea izatea lortu du Gipuzkoako Txapelketan

0
368

Argazkiak eta beheko testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bolintxo Okindegia – Lana E. Koop. taldeko txirrindulari kadeteak, gaur goizean, Zumaian, kadete mailako Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketan izan dira eta Manex Larrañaga izan da Gipuzkoako txapelduna, taldekide duen Izortz Llodio arrasatearraren aurretik. Horrela, Bolintxo Okindegia – Lana E. Koop. taldea jaun eta jabe izan da Zumaian.

Ibilbideak 55 kilometro zituen Zumaia, Oikia, Aizarnazabal eta Arroa bitartean. Ez da nahikoa izan tropela hausteko eta 50 txirrindulari inguru iritsi dira esprintera. Azken metroetan Manex Larrañaga izan da gipuzkoarren artean bizkorrena eta txapela janstea lortu du, parean, bere taldekide Izortz Llodio zuela.

Azken egunetan, albiste onak Lokatzako txirrindularientzat, emakumeetan Itxaso Plazaren parte hartzea profesionaletan eta gaur Larrañaga eta Llodioren garaipena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen