Argazkia: MB artxiboa. Kartelak: Ointxe!.
Aurten ere Ointxe! Arrasate Saskibaloi taldeak udako campusa antolatu du. Aurten ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 21era arte iraungo du. Saioak Musakolako kiroldegian egingo dira goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara. Campusak bi programa izango ditu: 2011n edo beranduago jaiotako gazteei zuzendutako Grow time programa eta 2010ean edo lehenago jaiotakoei zuzendutako Work time programa. Aurreko urteetan bezala, astetan banatuko da, eta bat baino gehiagotan eman ahal izango da izena. Plazak mugatuak dira.
Izen emateak: kirolzuzendaria@ointxe.eus
Info gehiago: 653014860