Arrasateko langabeek izena eman dezakete Udaleko 13 lanposturako

0
735

Beheko testua: Udala.

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan. Kontratuen ezaugarriak:

2 herritarren laguntzaile:

Proiektua: Kaleko lan taldea, herritarrei informazioa emateko eta elkarbizitza gaiekin laguntzeko.
Egitekoak:

  • Herritarrei informazioa ematea.
  • Herritarrak artatzea.
  • Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.
  • Udal zerbitzu ezberdinei laguntza ematea.
  • Kaleko hiri-altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.
  • Udaleko zenbait dokumentu eramatea (zirkularrak, bandoak…)
  • Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (Kiroldegira, liburutegi, kultur-etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)
  • Haurrei eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan laguntzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabetuak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.
  • Euskara 2. HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  • Sexu delituengatik aurrekaririk ez izatea.

Lorezaintzako 4 peoi:

Egitekoak: Zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabetuak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.
  • B gidabaimena

Hiri altzari eta eraikinetako 3 garbitzaile:

Egitekoak: Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa egiteko lan taldea, altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabetuak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.

Zerbitzu anitzetako 4 ofizial:

Egitekoak: Hiri altzari, seinalizazio eta udal baliabideak margotzea eta konpontzea, elementu horien biziraupena luzatzeko.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabetuak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.
  • B gidabaimena.

Hautagaien aurretiko aukeraketa:

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea: Irailaren 23etik 30era, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa:
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak:

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
  • Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
  • Tel.: 943 252000
  • baz@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen