Gabonetan, Izartsua Arrasateko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatutako, jaiotzen erakusketaz gozatu ahal izango da berriro, San Frantzisko elizan. Pandemia dela eta, azken biak ezin izan da 15 urte daramatzan erakusketa hau ikusi. Erakusketa abenduaren 21ean, osteguna, irekiko da.
Aurten ere nobedadeak izango dira. Urtero jartzen diren Jesukristoren bizitzako 21 dioramez gain, San Frantzisko Asiskoari eskeinitako bat egongo da, honek jarri bait zuen martxan tradizio hau. Gainera, euskal baserri giroko jaiotza San Frantziskoko elizpera aldatuko da eta barruan hebrear jaiotza inauguratuko dute.
Erakusketa urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Hauek izango dira ordutegiak:
Abenduak 22: 11:00-14:00/18:00-20:00
Abenduak 6: 19:00-20:00
Gainerako egunetan: 18:00-20:30