Izaki Gardenetako Libe eta Jonek Pasadena aurkeztuko dute Koolturren

0
721

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa eta argazkia: Pasadena.

Ostegun honetan, martxoak 3, Pasadena taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Luzaroan Izaki Gardenak taldea gidatzen ikusi ditugun Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren pandemian elkarrekin konposatzen jarri eta Pasadena talde berrirako kantuak erditu dituzte. Melodia sarkorrak, giro ilunak, tenpo aldakorrak, arreglo ugari eta bi sortzaile hauen kantutzarrak.

Seikote moduan aurkeztuko dute kaleratu berri duten diskoa.

https://pasadenamusika.bandcamp.com/album/pasadena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen