Izadi Ongizateak izen-ematea ireki du abdominalak lantzeko eta ‘Jarrera berregokitzetik Yoga+era’ egiteko

0
906

“De la Readaptación Postural al Yoga+” edo “Jarrera berregokitzetik Yoga+era” aipatzen diren 5 ikasketa saioak egin ostean, mantentzeko ordutegi desberdinetan egin daiteke jarraipena. Astean ordu eta erdiko 2 saio dira.

Beheko testua, argazkia eta kartela: Izadi Ongizatea.

“De la Readaptación Postural al Yoga+” edo “Jarrera berregokitzetik Yoga+ ra” aipatzen diren 5 ikasketa saioak egin ostean, mantentzeko ordutegi desberdinetan egin daiteke jarraipena. Astean ordu eta erdiko 2 saio dira.

De la Readaptación Postural al Yoga+

“Jarrera berregokitzetik Yoga+era”, Sonia Camprak sortu eta garatutako metodo honetan, hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatzen dira. Jarrera berregokitzearen (Readaptación postural) bitartez Yoga esperimentatu eta gorputza lantzeko modu berri bat ematen da. Gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortzeko bide berri bat izan daitekela konturarazteko lan saio bikaina da. Saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren erramintak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da. Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du. Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da. Orduan emango bait dira eta ez beste edozein modutan,Yogak eskeintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka.

Blandine Calais-Germain ek sortutako “Abdominales Sin Riesgo” metodoa mugimendu progresio bat da, non zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen.

Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea, baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da.

Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten.

Ikastaro honek urritik abendura arteko iraupena izango du.

Norbanako jarraipena egiten da talde murriztuetan, beraz plaza mugatuak dira. Izena emateko edo informazio gehiago telefonoz edo whats appez 660 800 971 telefonoan.

Izadi Ongizatea Facebooken

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen