Izadi Ongizate Zentruak ikasketa saio berriak antolatu ditu urtarrilerako

0
468

Testua: Izadi Ongizate Zentrua. Argazkia: MB artxiboa.

Zentzuduna den entrenamendu batekin hasi nahi duenarentzat, “De la Readaptación Postural al Yoga”, 5 ikasketa saio, urtarrilaren 15etik aurrera eskainiko ditugu. Izena whatsapp bidez eman daiteke, edo 66080097 telefono zenbakira deituz.

Zertan datza?

Minak ekidin eta osasuna berreskuratzeko, zerk kaltetzen digun begiratu eta hori aldatzeko baliabideak erabiliko ditugu.

Nola?

Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du.

Hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatuz gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortuko dugu.

Saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren baliabideak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da.

Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da.

Orduan emango bait dira eta ez beste edozein modutan, Yogak eskeintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka.

Onurak:

Gaixotasuna desoreka fisiko, mental edota emozional bezala ulertzen badugu, metodo honen praktika erregular eta konstanteak oreka berrezarriko du sisteman, osasuna hobetuz minak kendu edota gutxituz hainbat arazotan:

Adibidez bizkarrezurreko arazoak; eskoliosisa,lunbagoak,hiperlordosi eta hiperzifosiak,ziatika,eta bertebren artean etengabeko desalineamenduak sorturiko arazoak. Artikulazioetako arazoak; mokor, belaun, eskumutur,oin edo sorbaldetako artrosi edo artritisa. Arnasketa arazoak; barruko organuen jetsiera eta ondorioz inkontinentzia hobetzen du. Zoru pelbikoaren eta faja abdominalaren funtzionalitatea hobetzen du, funtzio sexuala hobetuz .Zirkulazioaren hipertentsioa orekatu, hanken nekea eta barizeak hobetuz. Muskulatura tonifikatzen da  kontrakturak eta ahultasunak orekatuz. Liseriketa hobetzen da haizeak eta komunera joan ezina orekatuz. Emakumearekin erlazionaturiko hileroko mingarriak, irregularrak, haurdun gelditzeko arazoak, haurdunaldia,eta erditzeostea,menopausia,… beste hainbat arazo: depresio, antsietate, arreta falta, estresa, nekea,…

Entrenamendu konziente, inteligente eta errespetuzko hau talde murriztuetan egiten dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen