Izadi Ongizate Zentroaren irekiera eguna ospatu da

0
2945
zinta

Yoga eta ‘readaptación postural’ probatzeko aukera izan da Grupo San Joaneko lokal berrituan. Gainera, txalapartariak, ohorezko aurreskua, dantza polinesiarra, Goikobalu,… izan dira.

Izadi Ongizate Zentroak antolaturik, Grupo San Joaneko lokalak irekiera eguna ospatu du lagun giroan.

Ekitaldiak goizean hasi dira, eta Sonia Campra irakasle adituak yoga eta ‘readaptación postural’ irakatsi egin ditu. Herritarrek ariketa osasungarriak probatzeko aukera izan dute, haurrak barne.

Ekitaldi jendetsuena inaugurazioa izan da: txalapartariek eman diote hasiera, txistulariak eta dantzari txikiek ohorezko aurreskua eskaini dute, eta zinta mozteko ohorea Izadi neskatilak izan du (zentroaren izena bere omenezkoa da).

Ondoren, lokala bisitatu dute bertaratutakoek, eta horietako batek, Laura Sanchezek, txalaparta dantzatu egin zuen. Horren ostean, Goikobaluko lagunek kantua jarri diote ekitaldiari.

Ongizatera bideratutako lokal hau Grupo San Juaneko Alfonso X Jakintsua plazako 5. zenbakiko behean dago.

Aipatzekoa da ere urtarrilaren 22an (asteazkena) abdominalak arrisku barik lantzeko saioak izango direla, goizez nahiz arratsaldez. Zorionak Izadi Ongizate Zentroa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen