Larunbat honetan, Arrasateko zentro berrian yoga eta ‘readaptación postural’ probatu ahalko dira. Horretarako, aurrez izena eman behar da.
Goiko argazkia eta beheko kartela: Izadi Ongizate Zentroa
Arrasateko Izadi Ongizate Zentro berriak irekiera eguna izango du larunbat honetan, urtarrilak 18.
Ekitaldi honetan Sonia Campra irakasle adituak yoga eta ‘readaptación postural’ irakatsiko ditu. Haurrek ere irekiera egunean parte hartu ahalko dute.
Kontuan hartu behar da plaza mugatuak direla, eta saioetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea: 660 800 971 (Isabel).
Irekiera eguneko lehen ekitaldia goizeko 9:30ean hasiko da, eta irekiera ekitaldia eguerdiko 13:30ean izango da. “Sorpresa atseginak izango dira bertan”, Isabel Kirze arduradunak azaldu bezala.
Ongizatera bideratutako lokal hau Grupo San Juaneko Alfonso X Jakintsua plazako 5. zenbakiko behean dago.
Aipatzekoa da ere urtarrilaren 22an (asteazkena) abdominalak arrisku barik lantzeko saioak izango direla, goizez nahiz arratsaldez, Izadi Ongizate Zentroan.
