Izadi Ongizate zentroak ikastaro berriak antolatu ditu ikasturtearen hasierarako

0
728

Datorren astean hasiko dira ohiko klaseak ere.

Izadi Ongizate zentroak datorren astean hasiko ditu ohiko klaseak, baina irailerako ikastaro berriak antolatu ditu . Ikasturte berrian ere “de la Readaptación Postural al Yoga+” edo “jarrera berregokitzetik Yoga+ ra”  landuko dute. Ikastaro berrien saioak egin ostean mantentzeko ordutegi desberdinetan egin daiteke jarraipena. Astean ordu eta erdiko 2 saio dira.

Yogak edozein adin eta egoeratan dagoen pertsonarentzat balio du, eta haur, nerabe, gazte, heldu, haurdunaldian edo erditzeosteko zainketarako saioak dituzte.

“Jarrera berregokitzetik Yoga+era”, Sonia Camprak sortu eta garatutako metodo honetan, hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatzen dira. Jarrera berregokitzearen (Readaptación postural) bitartez Yoga esperimentatu eta gorputza lantzeko modu berri bat ematen da. Gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortzeko bide berri bat izan daitekela konturarazteko lan saio bikaina da. 

Saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren erramintak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da. Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du. Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da. Orduan emango bait dira eta ez beste edozein modutan, Yogak eskeintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka. 

YOGA HAUR eta NERABEAK

Ondo pasatuz egunerokotasunaren postura desegokiak orekatu eta ongizate fisiko mental eta emozionala lortuko dute.

NOIZ:
Astelehena eta asteazkenak 16:45etan. Ikasturte hasiera irailaren 13an izango da.

ABDOMINALAK ARRISKURIK GABE:

Blandine Calais-Germain ek sortutako Abdominales sin riesgo metodoan mugimendu progresio bat da, non zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen. Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea,  baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da. Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten.

Ikastaro honek urritik abendura arte iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago telefonoz edo whattsappez 660800971 telefonoan. Norbanako jarraipena egiten da talde murriztuetan, beraz plaza mugatuak dira. 

Non: Izadi Ongizate Zentroa  Grupo San Juan (Arrasate)

Facebook: https://www.facebook.com/Izadi-Ongizate-Zentroa-810304635665617/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen