Testua eta kartelak: Izadi Ongizate Zentroa.
Isabel Kirzek, zentroko arduradunak, Berregokitze posturaletik Yogara 5 saioak eskainiko ditu.
Zer da?…de la Readaptación Postural al Yoga+ edo Berregokitze Posturaletik Yoga+ ra saioak:
Gorputzean arreta zentratzen duen entrenamendu eraginkor, errespetuzko eta inteligentea da.
Gorputz atalak beraien artean harremantzen dituzten ajusteak erabiliz, gorputz unitatearen euste, malgutasun eta irmotasuna lortzen da. Horrela, artikulazioek, galdu duten mugimendu gaitasuna berreskuratzea eta sistema muskuloeskeletikoaren oreka ahalbidetzen da.
Ajuste horiek, Krishnamacharya linajearen postura sekuentzian egiten dira. Posturak eta beraiei laguntzen dien arnasketa erritmoak (Vinyasak) ikasi eta praktikatuz. Lantzen den errepertorioa, mugitzeko erabiltzen diren kate muskular guztiak modu orekatuan malgutu eta indartzeko aztertuta dago.
Filosofia: buruak nola funtzionatzen duen ikasketa etengabeaz, mugitzen gaituzten eta sufrimendua sortzen diguten patroi mentalak identifikatzen dira. Ze ohitura txar baztertu eta ze on barneratu beharraz konturatuko gara. Milurteko jakinduriara hurbiltzea.
Bestalde, Gaizka Menak, Mindfulness ikastaro hastapena eskainiko du martxoaren 18an goiz osoko saioan, 9:00-13:00. Ikastaro osoan (3 modulo) eman daiteke izena edo moduloka. Gaizka: 653708409.
