Testua eta kartela: Izadi Ongizate Zentroa.
Urriaren 2an hasteko talde berriak sortzen ari gara, izen ematea asteartean bukatuko da. Saioak goiz, eguerdi zein arratsaldez aukeran. Galdetu zuri hobeto datorkizuna, whatsapa bidaliz 660800971 edo deituta Isabel.
-BERREGOKITZE POSTURALA eta YOGA:Hastapena: Ordu eta erdiko 5 ikasketa saio, goiz eguerdi edo arratsaldez.Jarraipena: Ordu eta erdiko 2 saio astean.
Zer da? Berregokitze Posturala:Gorputzean arreta zentratzen duen entrenamendu eraginkor, errespetuzko eta inteligentea da.
Gorputz atalak beraien artean harremantzen dituzten ajusteak erabiliz, gorputz unitatearen euste, malgutasun eta irmotasuna lortzen da. Horrela, artikulazioek, galdu duten mugimendu gaitasuna berreskuratzea eta sistema muskuloeskeletikoaren oreka ahalbidetzen da.
Yoga:Ajuste horiek, Krishnamacharya linajearen postura sekuentzian egiten dira. Posturak eta beraiei laguntzen dien arnasketa erritmoak (Vinyasak) ikasi eta praktikatuz. Lantzen den errepertorioa, mugitzeko erabiltzen diren kate muskular guztiak modu orekatuan malgutu eta indartzeko aztertuta dago.
Filosofia: buruak nola funtzionatzen duen ikasketa etengabeaz, mugitzen gaituzten eta sufrimendua sortzen diguten patroi mentalak identifikatzen dira. Ze ohitura txar baztertu eta ze on barneratu beharraz konturatuko gara. Milurteko jakinduriara hurbiltzea.
-ABDOMINALAK ARRISKURIK GABE: Astean ordu beteko bi saio izango dira goiz eguerdi edo arratsaldeko ordutegiak aukeran.
Blandine Calais-Germain ek sortutako Abdominales Sin Riesgo metodoa mugimendu progresio bat da, non zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen.
Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea, baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da.
Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten.
-MUGIMENDUA OREKA ETA KOORDINAZIO KONSZIENTEA:Astean ordu beteko 2 saio, goiz eguerdi edo arratsaldeko ordutegiak aukeran.
“Mugimendua, oreka eta koordinazio konszientea”, bizkarrezurraren eta artikulazioen osasuna berreskuratzen lagunduko diguten, arreta eta konszientziaz egindako ariketak dira. Beraz minaren aurka gure aliatu bihurtzen den jarduera da.
Louis Giffod-ek zioen bezala, “Norberak du bere baitan minaren aurkako tresnarik baliagarriena: Mugimendua”
Nahi diren onura terapeutikoak lortzeko, garrantzitsua da kaltetzen gaituena egiteari uztea eta mesede egiten digunagatik aldatzea. Normalean posizio eta mugimendu inkontziente eta errepikakorrak gure bizkarrezurraren osasuna galtzea eragiten dute. Beraz, ezinbestekoa da uneoro, ariketak gorputzari arreta jarriz egitea, ondoeza edo mina, nola eta non gertatzen den erreparatuz, eta horrela saihestu ahal izateko.