Ixotu klubak hockey eta irristaketa campusa antolatu du

0
800

Udaberriko oporretan izango da (apirilaren 14, 15 eta 16an) eta bertan parte hartzeko “patinatzen jakitea beharrezkoa” izango da. LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko haur zein nerabeei zuzenduta.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Ixotu.

Era berean, klub antolatzaileak adierazi du campusa zabalik dagoela “Leintz Bailarako neska-mutil guztientzako”.

Maiuri Lasaga Mateo entrenatzaileak gidatuko du campusa, hain zuzen, Gaztelupen aurrera eramango dena goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Izen-ematea 45 eurokoa da eta bi eratara egin daiteke: ixotu.irristaketa@gmail.com helbidean edo 630 71 92 67 (Zorione) mugikorrean.

Ekimen hau posible egingo dute ere Arizmendi Ikastolak eta Arrasateko Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen