Atzo goizean, estatuko ia 350 emakume elkartu ziren, hiru mailatan banatuta (kadete, jubenil eta open) Beasainen Igartza sariko bigarren ekitaldia lehiatzeko, 2022ko Espainiako Kopako lehen puntuagarria. Guztien artean, Lokatza Ziklismo eskolako bi ordezkari. Itxaso Askasibar Belar elgetarra kadete mailan eta Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearra jubenil mailan. Azken unean, gaixotasunak medio, hainbat baja izan zituen taldeak.
Argazkia: Lokatza Ziklismo eskola.
Kadete mailako lasterketa 31 kilometro luze izan zen. Helmugatik 6 kilometrora Olaberriako gaina zutelarik. Askasibarrek, tropelean egin zituen kilometro gehienak, Olaberriara heldu arte. Lehen urteko kadete elgetarrak, lan oso polita egin zuen 54. postua lortuta. Bolintxo Lana taldeko txirrindulariak lehen urtea du kadete mailan, eta bi urteko pandemiaren ostean, lehen lasterketa izan zuen, estatu osoko neska onenen artean lehiatuz.
Behin kadeteak helmugaratuta, jubenil mailako nesken txanda izan zen. 61 km eta hiru mendate puntuagarri. Olaberria bitan eta Liernia. Hauek ere, Olaberria azken 6 kilometroan.
Itxaso Plaza Amozarrainek, lehen urtea du jubenil mailan, baina lasterketa onenen taldean egitea lortu zuen. Lasterketa osoa, faboritoen taldean egon zen Bolintxo – Lan taldeko txirrindulariak, Olaberriako azken igoeran, garaipena lehiatu zuten 5 txirrindulariak aurreratu ziren arte. Azkenean Plazak 22. postua eskuratu zuen helmugan. Mailari ondo egokitzen ari dela erakutsi zuen beste behin arrasatearrak, Espainiako Kopako lehen proban honetan.
Datorren lasterketa, martxoaren 26an izango dute Seguran. Gipuzkoako txapelketa egongo da jokoan, atzo izan zuten antzeko ibilbide batean.