Bergaran, eskolako txirrindulariak Lokatzak antolatutako proban lehiatu ziren.
Asteburu honetan Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariak Bergaran eta Seguran lehiatu dira. Bergaran, eskolako txirrindulariak Lokatzak antolatutako proban lehiatu ziren. Bolintxo – Lana taldeko Maddi Alonso Berezibar antzuolarrak hirugarren postua eskuratu zuen. Antzuolarrak bi podium lortu ditu hasi berri den denboraldian.
Igande arratsaldean kadete mailako lasterketa burutu zen Seguran eta Beñat Iñarra Mateo aramaioarrak bosgarren postua lortu zuen. Aurten Iñarrak bi garaipen lortu ditu, eta atzokoarekin beste Top 10 bat. Segurako lasterketan Bolintxo – Lana taldeko kadete eta gazte mailako emakumeek parte hartu zuten. Parte hartu zuten emakumeen artean, Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearrak 2. postua lortu zuen.
Hurrengo lasterketak Emakumezkoen Arabako Itzulia, Irungo Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa eta Lizarrako kadeteak izango dira.





