Itxaso Plazak 3. postua lortu du Agurainen

0
326

Testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Aste Santuko jaiegunetan murgilduta, Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariek lehiaketekin jarraitu dute. Joan den igandean kadete mailako mutilek lasterketa izan zuten Agurainen. Bolintxo – Lana taldeko mutilekin batera, Igamo-ko neskak ere lehiatu ziren, hauek lasterketarik ez dutenean mutilekin lehiatzen baitira.

Lasterketan Bolintxo – Lana ordezkatuz Unai Ormaetxea eta Iñaki Plaza izan ziren. Igamo ordezkatuz aldiz, Edurne Ormaetxea, Itxaso Plaza eta Itxaso Askasibar. Agurain inguruan egindako 28 kilometroko zirkuituari bi itzuli eman behar izan zuten txirrindulariek. Aipatzekoa, Itxaso Plazak, emakumeen artean lortutako 3. postua.

Hurrengo konpromisoak

Hurrengo konpromisoak datorren asteburuan izango dituzte. Bolintxo – Lana taldeko mutilek igandean Eibarren izango dute 68Km ibilbidean lehiatuko dira. Aldiz, Igamoko neskek, ostiralean hasita igandera bitartean, Lea Artibai txalllengea izango dute. Lehen etapa Lekeition izango duten erlojupekoa izango da. Bigarrena Markina-Xemeinen eta azkena, Berriatuan. Iaz, Itxaso Plaza jubenil mailako sailkapen orokorrean 2. postua lortu zuen. Edurne Ormaetxea eta Itxaso Askasibarrek aldiz, 10. eta 7. postuak hurrenez hurren, kadete mailan.

Asteburuan Igmo Packing taldeak aurkeztuko dituen txirrindulariak hauek izango dira:

Kadete mailan:

  • Itxaso Askasibar
  • Arantxa Anduaga
  • Maddi Oleaga

Jubenil mailan:

  • Edurne Ormaetxea
  • Itxaso Plaza

Elite mailan: Eneritz Urrutia 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen