Itxaso Plazak 17. postua lortu du Emakumeen Iruñerriko Itzulian

0
203

Uztailaren 23tik 25era, jubenil mailako Emakumeen Iruñerriko Itzulia lehiatu da, Nafarroako hiriburuaren inguruetan.

Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeak bertanItxaso Plaza Amozarrain izan du ordezkari. Sailkapen nagusian 17. postua lortu duelarik, eta lehen urteko jubeniletan 6. izan delarik.

Lehen etapa, Mutiloa Behean hasi eta amaitu dute. 7 txirrindularik aurre hartu dute eta Plaza tropel nagusian helmugaratu da.

Bigarren etapan, Artikan hasi eta Berrigoitin bukatu dena, itzuliko gogorrena izan da. Sterratoa, bide estuak, portuak, haizea… denetarik izan dute. Bolintxo – Lana taldeko txirrindularia “ondo defendatu da”, Lokatza Ziklismo Eskolak baloratu duenez.

Izan ere, “momentu zailei aurre egin die, ihesaldi saiakerak egin ditu eta etapa faboritoen atzetik heldu den taldetxoan helmugaratu da”.

Azken etapa, Iruñean hasi eta bukatu dute, “haizea izan dute protagonista eta defentsa ona soilik ez, erasora ere irten da Lokatzako txirrindularia”.

Gainera, Itzulia lehiatzeko, Kataluniatik etorritako Laia Boschekin talde mixtoa osatu du eta azken honek, podiuma jokoan zuenez, “Plaza tropelean berarentzat lanean aritu da, azkenean, katalanak, 3. postua eskuratuz eta egun gutxi hauetan euren artean harreman oso ona lortuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen