Itxaso Plaza seigarren izan da Larrinbeko Sari Nagusian

0
792

Itxaso Plaza seigarren izan da Larrinbeko Sari Nagusian kadete mailan. 47 kilometroko proba Amurrion jokatu zen atzo, eta bere taldekidea Bolintxo Lokatza Ziklismo Eskolan izan zen, Edurne Ormaetxea aramaioarra, 18. postuan amaitu duena. Gogoratu behar da ostiralean Plazak hirugarren bukatu zuela Bergara Hiria San Martzial Emakumeen Saria.

Proban Eneritz Urrutia arrasatearrak elite mailan parte hartu behar zuen, eta Olatz Gabilondo bergaratarrak 23 urte azpikoetan. Bergarako taldeko bi kideek azkenean ez dute parte hartu lasterketan.

Sailkapenak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen