Itxaso Plaza, kadete mailan, 3. Bergara Hiria San Martzial Emakumeen Sarian

0
377

Atzo arratsaldean lehiatu zen Bergara Hiria San Martzial Emakumeen Saria, Bolintxo Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta. Kadete mailan Itxaso Plaza arrasatearra, eta antolatzaile taldeko kide, hirugarren postuan iritsi zen helmugara 00:06: 42ko denborarekin. Bere taldeko txirrindularirik azkarrena bezala ere jaso zuen saria. Elite mailan Eneritz Urritia arrasatearra (Bolintxo Lokatza Ziklismo Eskola) 27. postuan helmugaratu da, 00:07:01 denborarekin.


Taldeko beste bi kideei dagokienez, Edurne Ormaetxea aramaiotarrak, kadete mailan, 00:08:10eko denbora egin zuen 16. postuan helmugaratuz. Bestalde, Olatz Gabilondo bergararra, 23 urtez azpikoan, 22. postuan helmugaratu zen 00:06: 32ko denborarekin.

Sailkapenak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen