Itxaso Plaza jubenila 5. izan da, eta Eneritz Urrutia elitean 7. Euskal Herriko Txapelketan

0
1022

Euskal Herriko txapelketa ospatu zen atzo (igandea) Azpeitian, eta Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko emakumeak bertan izan ziren lehiatzen. Guztiek emaitza oso onak lortu zituzten aurreneko postuetan.

Argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.

Kadete mailan, Edurne Ormaetxea aramaioarra eta Itxaso Askasibar elgetarra lehiatu ziren. Edurnek 7. postua eta Itxasok 14. postua lortu zuten Euskal Herriko txapelketan.

“Lasterketa osoan zehar faboritoen tropelean ibili ziren biak ala biak – azaldu du Lokatza Ziklismo Eskolak -. Bukaeran Ormaetxeak 2. postua lehiatu zen sprintean iritsi zen. Askasibar, lehen urteko kadetea, bigarren tropeltxoan sartu zelarik”.

Ondoren, junior eta elite mailako txirrindularien txanda izan zen. Junior mailan Itxaso Plaza arrasatearra izan zen Bolintxo – Lana ordezkatuz, eta Elite mailan Eneritz Urrutia herrikidea. Ibilbidea 75 kilometro luze izan zen, eta Plazak 5. postua eskuratu zuen junior mailan (lehen urteko jubenila izanik) eta Eneritzek Elite mailan, 7. postua lortu zuen.

“Biak, errepidea gogortzen zenean, lehenegoetan aurkitzen ziren. Bukaeran, Plazak podiuma lehiatu zen taldetxotik segundo gutxira heldu zen 5. postua eskuratuz eta Urrutia aldiz top 10 postua lortu zuen, denboraldiko errepideko lehen lasterketa lehiatzen zuelarik”. Hortaz, zorionak guztiei!

Ondorengo lasterketa, ekainaren 4an izango dute Lizarran. Nafarroakoa, Espainiako koparako puntuagarria izango da eta Azpeitian lortutako emaitzekin, ilusioz abiatuko dira Lokatza taldeko neskak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen