Itxaso Plaza arrasatearra Espainiako txapeldun [Testua: Lokatza ZE]

0
730

Argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.

Itxaso Plaza Amozarrain urrezko bi dominekin bueltatu da

Ostiralean hasita, Madrilgo Cadalso de los Vidrios eta San Martín de Valdeiglesias herrietan, kadete mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira. Bolintxo Okinegia – Lana S. Coop. taldeko Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearra, egiten ari den denboraldi bikaina medio, Euskal selekzioak hautatutakoen artean egon da lehiatzen.

Ostiralean, erlojupekoen hitzordua izan zuten eta Plazak, taldekako erlojupekoan parte hartu zuen, Xabi Murgiondo oñatiarraren agindupean. Euskal selekzioko neskek, denborarik onena egin zuten, bigarren izan ziren murtziarrekiko 35 segundoko alde lortuz, eta hirugarrenekiko, Gaztela Leongoekiko, 47 segundoko aldea lortuz, 9 kilometroko ibilbidean. Horrela, Lokatza taldean dabilen Itxasok, asteburuko lehen urrea lortu zuen.

Larunbat arratsaldean, bero ikaragarri batekin, iraupen probak jokatu ziren. 44 kilometroko ibilbide gorabeheratsua izan zuten eta beroak asko balditzatutako lasterketa izan zen. Bolintxo Okindegia – Lana taldeko Itxaso Plazak, euskal selekzio guztiarekin batera, lasterketa kontrolatzen zaiatu ziren. ihesaldi guztietan ordezkariren bat sartzen. Helmugan, euskal selekzioan taldekide izan duen Izaro Oliveira Alberdik, zilarra lortu zuen eta Itxasok, 10. postua lortu zuen, tropel nagusian helduta. Itxasoren postuarekin, euskal selekzioak, taldekako espainiako txapelketa lortu zuen eta horrela, arrasatearrak, bigarren urrezko domina poltsikoratu zuen.

Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarra 8. Larrabasterrako lasterketan

Asteburu honetan, Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko neskak, bikoiztu egin dira eta taldekide bat Espainiako txapelketan izan den bitartean, Edurne, Larrabasterrako emakumeen lasterketan izan da.
Sopelako inguruetan lehiatu den lasterketan, gertatutako zirkuitu bati, lau itzuli eman behar izan dizkiote txirrindulariek. Lokatzako txirrindularia, tropel aurrean kokatuta mantendu da ibilbide guztian, mugimendu guztiei aurre hartuz.

Helmuga, erripa gogor baten kokatu dute eta tropeleko esprintean, Edurnek hainbat postu aurreratu eta top hamarrean sartzea lortu du, Lokatzako nesken asteburua borobilduz.

Asteburu honetan Bergaran San Martzial saria eta Amurrion, Euskal Herriko txapelketa

Hurrengo asteburuan, San Martizalerako kronoigoera egingo dute ostiralean lehendabizi eta ondoren, larunbatean Amurrion, Euskal Herriko txapelketa. Lokatza taldeko neskak ilusioz beterik daude.

Guztientzat lehen urtea da lehiaketa munduan eta emaitzen gainetik, jasotzen ari diren esperientzia oso positiboki baloratzen dute. Asteburuan ilusizio berdinarekin eta gogo berdinarekin lehiatzeko asmoz aurkitzen dira.

Bergaran eta Amurrion, Itxaso Plaza Amozarrain eta Edurne Ormaetxea Arriaranekin batera, Olatz Gabilondo Zenitagoia bergararra eta Eneritz Urrutia Tena arrasatearra izango dira, Bolintxo Okidengia – Lana S. Coop. ordezkatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen