Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearra Espainiako Kopara [Testua: Lokatza Ziklismo Eskola]

0
198

Datorren asteburuan Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko Itxaso Plaza Amozarrain txirrindulari arrasatearra, Valladolidera joango da, Espainiako Kopako hirugarren proba puntuagarrian parte hartzera. Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindularia denboraldi borobila burutzen ari da, aurten lehen aldiz, emakume taldea atera duen Bergarako klubarentzat.

Argazkia: Lokatza Z. E.

Arrasatearra, Espainiako kopako sailkapen nagusian 17.a da kadete mailan eta aurreko astean lortutako Gipuzkoako txapelarekin batera, hainbat emaitza aipagarri lortzen ari da. Itxaso, taldekako erlojuaren kontrako azpitxapelduna izan da Legorretan, Andoain eta Orikoako taldeko beste bi txirrindularirekin taldea osatuz. Euskaldun txapelketako sailkapenean ere, top hamarrean dago, Azpeitian lasterketako garailean izan zen eta hainbat lasterketetan hamarren barruan sailkatu da. 

Valladolideko proba, orain arte lehiatu duten luzeena izango da eta Itxaso, gogotsu doa Gaztela Leongo probara. Ibilbide laua eta haizetsua aurreikusten da, beraz, kadete mailan diharduten txirrindulari askorentzat esperientzia berria eta areago Debagoienean entrenatzen dutenentzat. Horrelako ibilbide eta egoerak ez baitituzte ezagutzen. 

Valladolidekoa baina, ez da Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko emakumeentzat, Espainiako kopako lasterketa bakarra izango hilabete honetan. Pontevedran ere lehiatzea aurreikusten du talde bergararrak Edurne Ormaetxea Aramaioarrarekin, Eneritz Urrutia arrasatearrarekin eta Olatz Gabilondo bergararrarekin. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen