(Publierreportaia) Olarte kaleko 18. zenbakian Itxaso Mertzeria dago. Negozioaren jabea Marimar Lozano Iglesias da. Marimar 2008an arduratu zen mertzeriaz, negozioa Olarte kalean, Loteriako Administrazioaren ondoan, zegoela. 2008an erosi zuen gaur egun dagoen lokala, eta 2008ko irailaren 17an ireki zuen denda berria.
Itxaso Mertzeriak ordutegi murriztua du behin-behinean. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 19:30era irekita dago, eta larunbatetan goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Itxaso Mertzerian haurrentzako, emakumeentzako eta gizonentzako produktuak aurkituko ditugu. Barruko arropa, barruko kamisetak, kuleroak, bularretakoak eta galtzontziloak nabarmentzen dira, baita pijamak, mantalak, elastiko leunak eta galtzerdiak ere. Itxaso mertzerian josteko produktuak ere eros daitezke, hala nola orratzak, hariak eta kremailerak.
Une honetan, gainera, likidazioan dauden edo aurreko denboraldietakoak diren produktuetan eskaintza asko aurki ditzakegu. Adibidez, Itxaso Mertzeriak 3x2ko eskaintza du haurtxoen bodyetan, helduentzako barruko kamisetetan. Sehaskako izaretan ere deskontuak ditu eta umeentzako galtzerdiak 3 pare 2 eurotan saltzen ditu. Kulero eta bularretako konjuntoak ere aurki daitezke, neskentzat zein emakumeentzat, 15, 20 eta 25 eurotan. Aterkiak ere eros ditzakegu %30eko deskontuarekin.
Itxaso Mertzeriaren produktu izarretako bat Leonisa markako lentzeria da, Kolonbiako marka bat. Marka honen ezaugarri nagusia subjekzio ona duela da. Marimarrek azaltzen duen bezala, “marka hau probatzen duten bezeroek ez dute besterik erosi nahi.” Leonisak bularretakoak, tanga efektuko kuleroak, marrazkadura aurkako paxak eta gorputz osoko paxa ere saltzen ditu. Leonisa markako gizonentzako azpiko arropa ere badago. Baina ez da Itxaso mertzerian aurki dezakegun marka bakarra. Beste marka batzuekin ere lan egiten du: Map, kotoi bikoitzeko jantzietan espezialista den italiar marka, Avet, Cotonella, Dim galtzerdiak, etab. Produktu, modelo eta kolore ugari.