Kexa batek eragin du Itxaropena kaleko musika kentzea tarte batean

0
4719

Auzotar batek kexa aurkeztu zuen, eta Udaltzaingoak musika kentzea agindu behar izan zuen. Bizilagun ugarik euren haserrea azaldu dute, musikaldiak “umeentzat momenturik onenak direlako”, besteak beste. Hala ere, alkateak oraintsu baimena eman du musika berriro jartzeko.

Beheko bideoa eta goiko irudia: Bi auzotar.

Uribarriko Itxaropena kaleko Erik DJak musika jarri izan du konfinamenduan ozenki auzotarrak animatu ahal izateko.

Horretarako “baimena eskatu zuen aurrez”, adierazi digu bertako Eva bizilagunak, eta gaineratu du musikaldiak “astean bitan soilik direla”.

Gainera, musikaldia “soilik eguraldi ona egitean ospatzen da, arratsaldeko 18:30etik 20:30 ingurura”.

Hala ere, auzotar batek Udaltzaingoari kexa aurkeztu dio, eta Udaltzaingoak musika kentzeko agindua eman du.

Evak azaldu digu bizilagun ugari ere haserre daudela erabakiarekin, eta horien artean “medikuak, anbulantzietako langileak, Eroskiko langileak,… daude”.

Euren ezadostasuna azaltzeko hainbat auzotar kazerolada egiten hasi dira, eta protesta hau “egunero errepikatzeko” asmoa agertu dute.

Hala ere, badirudi ez dela beharrezkoa izango, izan ere, azken ordukoa da “alkateak Erik DJari deitu diola eta musika berriro jartzeko baimena eman diola”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen