Konfinamendua girotzeko DJ Eriken laguntzarekin jai egun berri bat ospatu zuten.
Bideoak: Iver.
Itxaropena kaleko bizilagunek San Fermin ospatu zuten larunbatean. Konfinamendua girotzeko DJ Eriken laguntzarekin jai egun berri bat ospatu zuten.Bizilagunak eguerdiko 12: 15ean irten ziren leiho eta balkoietara, tradizioak agintzen duen bezala, zuriz jantzita eta zapi gorriarekin, txupinazoa jaurtitzeko. Ondoren, kaleko haurrek entzierroa korrika egiteko aukera izan zuten.