Itxaro Borda (LGTBIQ+ olerkari eta Euskadi Saria) Bibliotekan izango da

0
206

Arrasateko Bibliotekak ezagutzera emana du abendurako egitaraua, eta bertan literatur solasaldiak, ipuin konketa, gabonetako lehiaketa,… izango dira.

Argazkia: Gehitu.

Arrasateko bibliotekak, ohiko zerbitzuez gain (liburutegia, hemeroteka, mediateka,…), zenbait kultur ekitaldi eskainiko ditu abenduan ere.

Azpimarragarria da, besteak beste, Itxaro Borda Xarriton idazlea (Oragarre, Behe Nafarroa, 1959) Arrasateko Bibliotekan izango dela.

Baxe nafartarrak, besteak beste, 2002an Euskadi Saria jaso zuen, “%100 basque” nobelarekin; 2010eko irailean Galiziako PEN Clubak Rosalía de Castro poesia saria; eta 2021ean Zilarrezko Gehitu Saria LGTBIQ+ olerkaria izateagatik. Oro har, Arrasateko Bibliotekako hitzorduak ondorengoak izango dira:

  • Literary gatherings: ‘Persepolis’, Marjane Satrapi, abenduak 13 asteartea, 18:30ean, Kulturaten
  • Literatur solasaldia: ‘La isla de Arturo’, Elsa Morante, abenduak 14 asteazkena, 18:30ean, Kulturaten
  • Literatur solasaldia: ‘Euri zitalari esker’, Itxaro Borda Xarriton bertan arituko delarik, abenduak 15 osteguna, 18:30ean Kulturaten.
  • Ipuin kontaketa: Mundutik Arrasatera egitasmoaren baitan, ‘Hondarrezko herria’, euskaraz, woloferaz eta serereraz. Abenduak 15 osteguna, 18:00etan Kulturaten
  • Gabonetako lehiaketa: Bibliotekan naiz web orrian, abenduaren 16tik (eguakotxa) urtarrilaren 8ra (domeka).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen