Argazkia: AUG.
Gure herrian Iturriotz oso toponimo ezaguna izan zen. Bada kalea, bada kantoia eta bazen iturria. Eta, gainera, hauen inguruan sortutako etxe, ortu, solo, harresiko portalea, atea, estrada, presa, Kontzezinoko komentua, Santa Kruz edo San Antonio ermita, mendia eta abar. Hauei denei gehitzen zieten Iturriotzekoak zirela. Oso eremu zabala zen eta hala jasota dago herriko dokumentazioan. Iturrioz deitura ere agiri da, baina ziur aski Larrinon izen horretako etxean jatorria zuten norbaitzuena izango zen, edo beste nonbaitekoena.




