Iturgin ofizial bat, hiru pedagogo eta hiru irakasle behar dira

0
721

Testua: Lanbide.

Hiru pedagogo:

Hezkuntza eremuko irakaslea (ez-formala). Ezinbestekoa: pedagogia edo Psikopedagogia. Honako hauek baloratuko dira: ingelesa C1. Esperientzia prestatzaile/irakasle gisa. Gidabaimena eta autoa. Eskaintzen da: 3 hilabeteko kontratua, mugagabea izan daitekeena. Astelehenetik ostiralera arratsaldez eta larunbat goizez. Gutxi gorabeherako soldata gordina: 1.700 euro hilean. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001692.

Bideo edizioko hiru irakasle:

Irakaslea behar da bideo-edizioa emateko. Ezinbestekoa: irakasle titulazioa eta esperientzia edo prestakuntza emateko esperientzia. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001656.

Iturgin ofiziala:

Iturgin ofiziala behar da Arrasate eta inguruetarako. Ur hotz eta beroko instalazioak egin eta konponduko ditu. Hodiak garbituko ditu. Ezinbestekoa: instalazio termikoen eta fluidodunen mantentze-lanetako goi-mailako titulazio teknikoa. 3 urteko esperientzia iturgin gisa, B gidabaimena eta euskara eta gaztelania ondo jakitea. Baloragarria: hotzaren/beroaren ezagutza eta soldaduraren ezagutza. Eskaintzen da: lanaldi jarraitua, hitzarmenaren araberako soldata. Hasteko data: 2022/03/01. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001536.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen