Iturgaitz (PP): “Arrasate terrorearen epizentroetako bat da”

8
2842

PPkoek Unai Paroten atentauen biktimen eta euren senideen izen-abizenak erakutsi dituzte, eta minutu bateko isilunea egin dute.

Ekitaldia gaur goizean egin dute San Andres kalean, ETAk Ortega Lara bahiturik izan zuen eraikinaren ondoan.

PPren Nafarroako, estatu mailako eta Nuevas Generaciones delakoaren ordezkariak ere bertan izan dira.

Iturgaitzen hitzetan, EAEko PPko buruaren esanetan, “kartzela-urte guztiak ez dira nahikoak izango noski familien samin mugagabearekin amaitzeko”.

PPren buruak “Arrasate ETAren terrorearen epizentroetako bat” bezala definitu du, argudiatuz “atzean dugun eraikinean ETAk Jose Antonio Ortega Lara lurpean bahitu zuela. Goardia Zibilaren operatibo bikain bati esker askatu zuten”.

Iturgaitz hainbat biktimaren alde agertu da, eta bere ustez “Sanchez presidentearen bazkideen ekitaldiak gero eta gehiago dira. Ezker abertzale hori muturrekoa da eta ETAren aldekoa, Bildu-Sortu-Ernai-Sare… deitua”.

Bere ustez, Sarek antolatutako ekitaldi aldarrikatzaileek ETAren “biktimak umiliatzea dute helburu”. Sareko ordezkarietako bat, Joseba Azkarraga, Eusko Jaurlaritzako Justizia kontseilaria izan zen, eta Iturgaitzen ustez, “berak eta Bilduk nahi dute 40 hilketa egin dituen gizabanako bat kartzela-zigorrik ez izatea”.

Areago, “nahiko lukete horrelako hiltzaileei luxuzko spaetan egonaldiak oparitzea”. Gehitu duenez “hemen elkarbizitzaren alde gaude. Beste batzuek, ordea, gorrotoa sustatzen dute gaztedian Ertzaintzaren, PPren eta biktimen aurka”.

8 IRUZKIN

  1. Honeik bai emoten dabiela terrorea! Metro eta erdiko distantzia mantentzeana inoiz baino garrantzitsuaga gaur

  2. Bai alde batetik bai bestetik tamalgarria. Hau politika baldin bada nirekin ez kontatu. Parotek hogeitamapiko pertsona hil zituen. Uste dut dagoen tokian luxu bat del berarentzat. Kasu batzuetan hobe da kartzelan egotea. Ez dut pentsatu nahi pederasta edo bortxatzen duen pertsona baten alde manifestazio bat egitea kalean egoteko. Dirudienez, gaur horren aldeko manifestazioa egin da.

  3. Herritarra, bi aldeak parekatzeak ikusmen falta nabaria da.
    Faxista españolek milaka euskaldun hil dituzte, ta inoiz ez dira epaituak ezta zigortuak izan…
    Euskaldunok etengabeko borrokan gaude asimilatuak ez izateko. Gudariek dena eman dute Euskal Herriaren alde… Zuk zer arriskatu duzu ba?

    • Herritarra, hau esaten oso erraza da, gizatalde bat nahiko zabala, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizi nahia euzagarritzat dituena nazioa da. Kontua da beste naziokoak gure nazioa irensten dabiltzala aspaldi, ertarotik hona. konkistek kolonizazioa, bazterketa eta gutxiespena ekarri dituzte. Ondorioak nazioaren banaketan eta hizkuntzan bertan ikusten dira: euskalkiak gaurko denboratik atzera eginez batuago daude izandako batasun politikoagatik.
      Etsaiaren berdintasun harreman batekin bageunde bezala alderatzea iseka egitea da. Espainiak eragin dizkigun kalteak hildakoen kopurutan eta nazioaren suntsiketan milaka dira 1200.urtetik hona. Batzuek, zuk bezala, talde amnesia jasaten duzue. Niri gogora datorkit Belfasteko irlandarrek ingelesei eragiteko estrategia ezin hobea: ” Nik ez daukat zertan zu konbentzitu . Izatez ezinezkoa da eta! Baina, hau zenbaki kontua da”, hau da, ingelesak baino gehiagoa izatea. Ingelesek 2 seme-alaba edo bakarra izaten zituzten. Irlandarrek, ordea, bikoitza. Belaunaldi bitan auzia konponduta. Ez da ahaztu behar ingalaterrak kolonoak eraman zituztela ipar Irlandara, hemen Espainiak azkenengo mende eta erdian beste, tartean gerrak egon direlarik. Batzuk oraindino bide bazterretatik atera barik.
      Aitzitik, gauza bera aldarrikatu zuen bere momentuan Parotek bere herriagatik, seme-alaba gehiago izateagatik. Baina, dagoen txotxolokeria burgesa gainera etorri zitzaion, feminismoaren mozorropean, hala nazioa ez da berrosatzen eta sendatzen etsaiaren arauekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen