Egun latzak pasa ditugu Iturbide egoitzan eta momentu gogor hauetan lehen lerroan egon zareten langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet (garbitzaileei, klinika laguntzaileei, gaueko langileei, erizainei, fisioari, harrerako langileei, ikuztegiko langileei, gainbegiraleari, monitoreei eta administrariari).
Argazkia: Argazki Press, Jaizki Fontaneda.
Urduritasuna eta beldurra gaindituz gure egoiliarrak behar eta merezi duten bezala artatzea izan da zuen lehentasuna eta egindako lan ikaragarriari esker, egoerari buelta eman diogu. Zuen konpromisoa eta lan nekaezina izan dira gakoak egoerari aurre egin eta egun gauden egoerara iristeko, izan ere, horri esker egoiliarrak ondo daude, sendatuak, antigorputzekin eta arriskutik kanpo, horregatik mila esker.
Kabiako lankideei ere eskerrak zuen laguntza eta babesa ezinbestekoa izan da eta , mila esker. Eskerrak ere gure egoiliar eta familiei izandako jarrera eta pazientziagatik, ia laster elkar ikusteko aukera duzuen. Zuen bultzada eta animoengatik ere, mila esker.
Hala eta guztiz ere, ezin ditugu ahaztu bidean gelditu diren gure egoiliarrak. Izugarrizko tristura eta mina daukagu eta asko kostako zaigu beraien hutsunea betetzea. Besarkada handi bat bidali nahi diegu familia guztiei eta eskerrak, emandako animo eta esker onengatik. Zuen laguntzagatik ere, mila esker.
Osakidetzako profesionalei ere, hain zuzen ere Juanjo, Mikel, Nora eta Hiara medikuei eta Carol, Leire, Naiara M., Naiara A., Izaskun, Ilargi, Marina, Edurne, Mª Asun, Lur eta Izar erizainei bereziki eskertu nahi diegu. Zuei esker ere lortu baitugu gure ospitale txikian gure egoiliarrak aurrera egitea, zuen laguntza izugarria izan da. Anbulantzietako langileei ere eskerrak egindako zerbitzuagatik eta emandako animoengatik, Horrexegatik denoi mila esker.
Eskerrak Kabiari, Foru Aldundiari, Osakidetzari, Mondragón Unibertsitateari, Covideuskadiri, Arizmendiri, Thernuari eta herritar anonimoei. Zuek emandako materiala ezinbestekoa izan baita gure lana baldintza duinean egiteko. Mila esker.
Zubillagako suhiltzaileei eta Anticimexi ere eskerrak eman nahi dizkiegu egoitzako bazter guztiak desinfektatzeagatik, zuei ere mila esker.
Azkenik, ezin ditugu arrasatearrak ahaztu, zuen txalo eta animoak lanean jarraitzeko indarra eman digute eta, zuei ere mila esker.
Beraz, eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez.