“Iturbiden positiboak ugaritu dira eta egoiliar batzuk Donostiara eraman ditugu”

3
2521

Adineko pertsonen egoitzan “berrantolaketa lanetan dihardugu buru-belarri”, azaldu digu bertako koordinatzaile Olatz Etxabek. Eskertu egin du “bai langileen lan paregabea, bai familien jarrera oso ona”.

Argazkiak: Argazki Press eta MB Artxiboa

– Zein da Iturbide egoitzako egoera egun?

– Covid19-ko positibo kopurua igotzen joan da azken egunetan, eta ondorioz egoitza berrantolatzen gabiltza buru-belarri. Krisiaren hasieran positiboak gutxi ziren, eta toki batean jarri ahal izan genituen. Hala ere, orain egoitzako 4. solairua prestatu behar izan dugu bertan positibo emandako pertsona guztiak izateko.

Positibo emandako beste egoiliar batzuk Donostiako Gurutze Gorrira eraman behar izan ditugu, Matiara. Krisi honi erantzutea guretzat erronka handi bat da, besteak beste, adineko pertsonak mugitu behar dituzulako. Eurentzat euren gela etxetxo bat bezalakoa da, eta bertatik ateratzea da gogorra da denontzat. Gai hau oso serioa da, eta orain arte bi egoiliar zendu direla konfirma dezakegu.

– Nola dihardute Iturbideko langileek egunotan?

– Orain arteko langile guztiak dabiltza buru-belarri lanean, eta errefortzu gehiago eskatu behar izan ditugu. Izan ere, egoiliar gutxiago ditugun arren, lanak eta beharrak handitu dira.

Eskerrak eman nahi dizkiet langile guztiei euren lan guztiagatik, oso inplikatuta daude eta jokabide paregabea izaten ari dira.

– Zein eboluzio izan dezake Iturbideko egoerak?

– Ez dakigu, izan ere, egunero sorpresa bat edo beste izaten ditugu. Pertsona batek sukarra duela ohartzen bagara asko kezkatzen gara. Lanak ahalik eta ondoen egiten ahalegintzen ari gara.

– Zerbait gehitu nahiko zenuke?

– Familien jarrera oso ona izan da, eta animatzen gaituzte. Senideek euren aitona-amonekin harremanetan egoten dira bideokonferentzia bitartez. Hori oso garrantzitsua da, honezkero 3 aste daramatzate ondoan egon barik.

3 IRUZKIN

  1. animoak egoitzako lan taldeari oso lan gogorra eta emozionalki eta fisikoki. nere txalo beroenak beriendako eta beraien senitartekoendako animo . coronavirusa denon artean garaituko bait dudu

  2. galderatxo pare bat:
    1.- Zendutako egoiliarrak Covid19gatik bakarrik hil dira edo beste patologia batzuen gehikuntzagatik?
    2.-Ze hipotesi darabiltzue zehazteko nola sartu den birusa Iturbide Egoitzan?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen