Bitartean, Aretxabaletako GSRen egoiliar bat zendu da baina lauk senda-agiria jaso dute, Aldundiak azaldu duenez.
Iturbide egoitza Covid-19aren krisia gainditzear da: aste honetan 14 positibo zeuden eta probak egin dizkiete. Emaitzek erakutsi dute horietako 12 sendatu direla eta alta jaso dute.
Ondorioz bi egoiliar soilik geratzen dira senda-agiria jasotzeke. “Biek ala biek ez dute gaixotasunaren sintomarik – azaldu du Iturbide Egoitzako zuzendari Olatz Etxabek – baina oraindik ezin izan diete alta eman”.
Horrela, “astelehenean berriro probak egingo dizkiete, eta dena ondo bidean, asteartean senda-agiria jaso ahalko dute”. Horrek suposatuko luke Iturbiden gaixotutako eta bizirik mantendutako egoiliar guztiek alta jasoko luketela.
Bien bitartean, Aretxabaletako GSRen egoiliar bat zendu da, Aldundiak jakitera eman berri duenez. Egoitza berean lau egoiliarrek senda-agiria jaso dute. Animo guztiei!