Arrasateko egoitzan positibo kopuruak 22 ziren aurreko ostiralean. Asteburuan, baina, kopurua hazi egin da eta Iturbideko Zuzendaritzak gaur azaldu digu orain 35 direla. Hala ere, positibo emandako pertsona guztiak “asintomatikoak dira edo sintoma arinak dituzte”.
Aita Menniri dagokionez, aurreko astean atzemandako bi positiboek aktibo jarraitzen dute. Animo Iturbide eta Aita Menni! Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan positibo emandako pertsonak senda-agiria jaso du.