Udal-gobernuak gaitzetsi du txikizioak “gizalegerik eza” izan duela, eta jokabide “zibikoa eta arduratsua” eskatu ditu.
Argazkiak: Udal-gobernua.
Udal-gobernutik azaldu dutenez, erasoak batez ere uztailaren hasieran landatutako loreak kaltetu ditu.
“3 aste geroago, loreak erauzita eta lurrera botata daude, eta zabor edukiontzi bat lorategira bota dute”.

Udal-gobernuak adierazi du “zentzurik ez duela dibertimenduagatik edo soilik min egiteagatik txikizioak egiteak”.
Bere esanetan, eragiten duen gauza bakarra “Arrasateri eta gainerako herritarrei” kalte egitea da, “zeinak ezin duen horrelako inguruneaz gozatu”.
Era berean, adierazi du halako txikizioek “etengabeko gastu handia eragiten dutela birjartze lanen eta materialen kontzeptuan”.





Loreak txikituta daudenean berehala atera dute komunikatua, ordea, greban dauden lorezainen inguruko komunikaturik ez dut irakurri.
Lotsagarria!
Argi dago gobernu honi zenbat axola zaizkion lan baldintza duinak!
Guztiz ados.
Ta jarrera guztiz lotzagarrixa iruditzen jat lorategixa apurtu dauienena.