Iturbideko langileak abenduaren 10 eta 11rako grebara deitu dituzte

0
536

ELA eta LABek azaldu dute grebaren helburuak direla “gatazka sozializatzea eta Gipuzkoako Udalerri guztietako alkateei eskaera formal bat helaraztea”. Abenduaren 10ean bilkura egingo da Herriko plazan.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Kartelak: ELA eta LAB.

Datorren abenduaren 10 eta 11n Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak grebara deituta daude. Greba hauek ELA eta LAB sindikatuak deitzen dituzte, eta egun hauetako helburua da “gatazka sozializatu eta Gipuzkoako Udalerri guztietako alkateei eskaera formal bat helaraztea, gatazkaren konponbidean laguntzeko”.

Horretarako, abenduaren 10ean Arrasaten 11.30ean elkarretaratzea egingo dute, eta egun bat lehenago sartuko ditugu udaletxeetan erregistroak. Bergaran ere ordu eta egun berean egingo dute bilkura.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen