Musikariak atzo egoitzaren kanpoaldetik abesti batzuk eskaini zizkieten, eta egoitzako lagunek ‘Adiós con el corazón’ kantua abestu zuten.
Irudia: Jabier Bengoa.
Arrasateko Gaiteroak & Garinban taldeak atzo, ekainaren 24an, kalejira bat egin zuen eta besteak beste, Iturbide egoitzaren kanpoaldean abesti batzuk jo zituzten, egoitzako lagunek entzun zitzaten.
Iturbideko hainbat egoiliarrek eta langilek saioa entzun zuten, eta gainera abestera animatu ziren, ‘Adiós con el corazón’ kantua abestuz, esker onez.