Iturbideko ELAk langile gehiago eta hitzarmena aldarrikatu ditu

0
593

Sindikatuak ostegunerako eta azaroaren 12rako greba egunak deitu ditu, besteak beste, Arrasateko egoitzan. Horri begira, gaur bilkura egin dute.

Argazkia: ELA.

Sindikatuak gogora ekarri du “253 greba egunen ostean, Gipuzkoako erresidentzietako langileek borrokan jarraitzen dutela, eta bihar berriro aterako dira lan zentroen atarietara lan baldintza eta zaintza eredu duina eskatzeko”.

Izan ere, “Gipuzkoako Aldundiak egungo ereduaren defentsa sutsua egiten segitzen du, azken asteotan erresidentzietako errealitate gordina berriro azaleratu bada ere”:

“Markel Olano Aldun Nagusiak bi egoliarreko langile bat dagoela esan arren, langile bat hamahirurentzako daudela ikusi da, egoiliarrak 14 orduz izaten dira ohean eta jan gabe, erizaintza zerbitzurik ez dago bermatua…”.

Horren aurrean, “eta Aldundiak dagokion ardura hartu ezean, ELAko erresidentzietako langileek mobilizatzen jarraituko dute”: gaur goizean bilkura egin dute Iturbide ondoan, eta greba egunak datorren ostegunean (urriak 28) eta azaroaren 12a.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen