Datorren astean beste 51 langileek jasoko dute, eta hiru aste barru bigarren dosia jasoko dute egoitzako pertsonek. “Desiatzen gaude inmunitatea lortzeko” baieztatu du Iturbideko koordinatzaile Olatz Etxabek.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko egoitzako txertaketa kanpainak aurrera jarritzen du, eta gaur arte 85 egoiliarretatik 84k Covid-aren aurkako txertoa jaso dute. Egoiliar batek erabaki du ez jasotzea.
Era berean, oraingoz langile guztietatik 41k jaso dute, eta “beste 51 langileek datorren astean jasoko dute lehen dosia”. Bide honetan, “hiru aste barru bigarren dosia jasoko dute bai egoiliarrek baita langileek ere”.
Txertaketa “ondo bidean doa, eta desiatzen gaude bigarren dosia jaso ostean, inmunitatea lortzeko eta normaltasunera itzultzeko”, baieztatu du Olatz Etxabe egoitzako koordinatzaileak.