Iturbideko egoiliarrak senideen bisitak jasotzen hasi dira

0
1315

Senitarteko batek bisita ditzake egoiliarrak, beti berdina, ordu erdiz, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Beti hitzordua eskatuta.

Atzo Iturbideko egoitzara senitartekoen bisitak itzuli ziren berriro. Senitarteko batek bisita ditzake egoiliarrak, beti berdina, ordu erdiz, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Beti hitzordua eskatuta, 2 metroko distantzia errespetatuz eta maskararekin. Bisitariek sarreran desinfektatu beharko dituzte eskuak eta oinetakoak, eta tenperatura hartuko zaie.

Olatz Etxabe egoitzako zuzendariak azaldu duenez, “Emozioz beteriko egunak izan dira, baina baita oso gogorrak ere, batez ere senideen eta egoiliarren arteko harreman fisiko ezagatik. Maskarak erabiltzeak ere asko zaildu du komunikazioa, hitz egitea kostatzen zaien edo gorreria arazoak dituzten egoiliarrak baitaude. “

Konfinamenduaren hasieratik, egoiliarrek kontaktua izan dute familiekin bideokonferentzia bidez. “Batzuek nahiago izan dute bisitak horrela egiten jarraitu, hobeto komunikatzen direlako eta gertuagokoa iruditzen zaielako. Gainera, egoiliar askok kanpoan dute familia. ” Hala ere, jende asko hurbildu da egoitzara, “Batez ere arratsaldeetan, goizetan jende askok lan egiten baitu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen