Iturbideko egoiliarra, 20 egun inguru ospitalean izan ostean, osatu da

0
269

Maiatzetik positiborik gabe izan ostean, Arrasateko egoitzan pertsona bati Covid-19a atzeman zioten, azaroaren erdialdean. Eibarko Ospitalera eraman behar izan zuten, eta han eman behar izan ditu 20 egun inguru.

Iturbide egoitzak albiste pozgarria eman du orain gutxi: “Eibarko Ospitaletik abisatu digute COVIDarekin zegoen egoiliarra sendatu dela eta arratsaldean egoitzara ekarriko dutela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen