Gipuzkoako egoitzetan adineko hiru pertsona sendatu direla gehitu du. Lurraldeko 16 egoitzatan positiboren bat gutxienez dago.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman berri du Arrasateko egoitzan bi lagun osatu direla koronabirusarekin azken orduotan, baina beste pertsona bat hil dela.
Iturbiden denera orain arte bertako 21 lagun zendu dira. Irakurketa positibo bat egin guran, Gipuzkoan jada 31 adinekok alta jaso dute, horietako 3 azken orduotan.
Aldundiak baloratu du egoitzako langileak “egunero ari direla lanean eta borrokan birusaren hedapena galarazteko”. Halaber, eskertu du “egunero laguntzeko eta lankidetzarako mezuak jasotzea”.
Adierazi duenez, “elkarlana izango da” egoera hau “arrakastaz gainditzeko giltzarria”. Animo profesional, gaixo eta senideei, doluminak zendutakoen familia eta gertukoei.