Test berriak egin dira, eta Aldundiak adierazi berri du Arrasateko egoitzako beste pertsona bat sendatu dela. Horrek esan gura du Iturbideko egoiliar bat geratzen dela senda-agiria jasotzeke. Hori “datorren astean” izan daitekeela azaldu du Olatz Etxabe egoitzako zuzendariak. Animo guztiei!
Aldundiak gehitu du azken bi egunetan suhiltzaileek, DYAko boluntarioek eta talde espezializatuek garbiketa eta desinfekzio lanak egin dituztela Gipuzkoako 8 egoitzatan, tartean Aretxabaletakoan eta Eskoriatzakoan.