Iturbideko beste bost egoiliar sendatu dira eta bi zendu dira

0
2079

Bestalde, Urbilek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen bat abiarazi dute gutunak eta marrazkiak jaso eta lurraldeko egoitzen bizi diren adinekoei bidaltzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman berri duenez Arrasateko egoitzan beste bost lagun osatu direla koronabirusarekin azken orduotan, baina beste bi pertsona hil direla. Iturbiden denera orain arte bertako 23 lagun zendu dira.

Bestalde, eta Urbil eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaren eskutik, Eider Mendozak ezagutarazi du Gipuzkoako egoitzetan bizi diren adinekoei eskainitako mezu positiboak jasotzeko abiarazitako ekimen berria. Kanpainak helburu du, hiritarren hitzen bidez, animo mezuak bidaltzea egoitzetan bizi diren adineko pertsonei, gutun zein marrazkien bidez.

“Adineko pertsonei gure berotasuna iristarazteko beste modu bat da, hain beharrezkoa dena egun hauetan”, aipatu du Eider Mendoza foru bozeramaileak, eta gaineratu du ekintza honek beste bide bat izan nahi duela “denok euren alboan gaudela erakusteko”. Marrazki eta gutunak apirilaren 27a bitarte bidali ahal izango dira urbil@urbil.es helbidera, eta ondoren, lurraldeko egoitza zentroetara igorriko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen