13 pertsona inguruk senda-agiria jaso dute azken egun eta asteetan, baina beste pertsona batek Eibarren ospitalizatuta jarraitzen du.
Argazkia: MB artxiboa.
2021eko abenduaren hasieran 13 positibo atzeman zituzten Arrasateko egoitzan. Orduan Zuzendaritzak azaldu zuen egun horietako positiboak “asintomatikoak edo sintoma oso arinak” zituztela.
Ordutik positibo emandako egoiliar gehienak sendatzen edo/eta senda-agiriak jasotzen izan dira. Alabaina, oraindik beste pertsona batek Covid-arekin jarraitzen du.
Gogoratu behar da Arrasateko intzidentzia-tasa pasa den ostegunean 4.388koa zela. Aipatutako egoiliarra Eibarren ospitalizatuta dago, animo bere senitarteko eta lagunei.