“Iturbideko 84 egoiliarrek eta langile gehienok txertoa hartuko dugu asteartetik aurrera”

0
777

Hortaz gain, egoitzako langile guztiek, lau izan ezik, txertoa hartzeko nahia azaldu dute. Bigarren txertaketa bat ere egingo da. “Normaltasuna lortzeko aurrerapauso bat da” baloratu du Olatz Etxabe zuzendariak.

Argazkiak: Jaizki Fontaneda-Foku eta MB artxiboa.

Arrasateko egoitzan txertaketa asteartean hasiko da, dena ondo bidean. 85 egoiliarretatik 84k txertoa hartuko dute, baita langile guztiek ere lau izan ezik.

Osasun zerbitzuek datorren asteko martitzenean jarriko diete txertoa egoiliarrei eta egun horretan lanean ibiliko diren pertsonei. Beste langileek osasun-zentroan jasoko dute txertoa.

Lehen txertaketa horretaz gain, egun batzuk geroago bigarrena egitea aurreikusten da. “Pozik gaude, normaltasuna lortzeko aurrerapauso bat da – baloratu du egoitzako zuzenaria Olatz Etxabek -. Gainera, positibo barik jarraitzen dugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen